IKUS-ENTZUN

“Zinema Euskaraz” programak titulu gehiago dakartza

Duela egun batzuk amaitutako Donostiako Zinemaldian Freddy Igeldegi animaziozko filmaren estreinaldia egin zuten haur-atalean.
Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak eta EPE_APV eta IBAIA ikus-entzunezko ekoizleen taldeek osaturiko Zineuskadi elkartearen helburua hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera ematea da. Azken lan hau helburu horren barruan kokatu behar da.

Freddy Igeldegi Peter Dodd, zuzendari, gionista eta animatzaile britainiarraren lehen luzemetraia da eta Danimarkako Ole Lund Kirkegaard idazlearen pertsonai ospetsuan oinarrituta dago. Orain arte Tim Burton-en La novia cadáver (2005) edo Sam Fell eta Robert Stevenhagen-en El valiente Despereaux (2008) filmen animatzailea izateagatik zen ezaguna.

Ez da euskaraz ikusi ahalko den lan bakarra, izan ere, laster batean, Zinema Euskarazko programaren esku Zinemaldiaren atal ezberdinetan ikusgai izan diren El Hipnotista, To say goodbye, Pura Vida eta El Chef komedia frantsesa, hurrengo hilabetetan euskaraz ikusteko aukera ere izango da.

Eta ez hori bakarrik, Euskal Herriko zine aretoetan beste zenbait film estreinatuko dira euskaraz. Urriaren 11n, Briar March zuzendariaren There was once an island dokumentala ikusiko da; urriaren 31n Scott Derrickson zuzendariaren eta Ethan Hawkek antzezten duen Sinister beldurrezko pelikulari helduko zaio txanda; eta azaroaren 30ean animaziozko Zarafa ikusteko aukera egongo da. 2012 urtea amaitu baino lehen, beste izenburu batzuk gehituko zaizkie aipatutako hauei.

Orain arte ikusteko dauden pelikulak hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button