IKUS-ENTZUN

Artea eta bizitza zatiezinak direnean

Amaia Lejarreta artista plastiko durangarrak zuzendutako lehen ikus-entzunezko lana da Erro. Durangoko Azokan, Irudienean, pantaila handian ikusteko aukera egongo da abenduaren 7an. Lan bizigarri horretan, bodypaint-a eta Janire Etxaberen dantza bertikala uztartzen ditu Amaia Lejarretak, Jon Mendizabalen kameraren eta edizioaren begiradapean.

Proiektu honen bidez, Amaiak lurraldea, espazioa/denbora, memoria, identitatea eta gorputzaren bidezko bizitzaren zikloak bezalako kontzeptuak islatzen ditu. Bizkaiko lurrak oso presente daude film labur honetan, baita euskal mitologiaren oihartzunak ere.

Harentzat “artea eta bizitza zatiezinak dira. Ibilera horretan, iraganeko energiak ekartzen ditu orainera, izan zenaz jabetuz, etorkizunerantz urrats berriak emanez. Oraingoan surik eta minik gabeko etorkizuna, bere bizitzan hainbeste mugiarazten duen maitasuna eta grina norabide bakarra hartuz. Bizitza ematen dio berriro horrela, memoria organiko horri eta bere obra definitzen duen sentipen sakonari.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button