BESTELAKOAK

Arte, kultura eta gizartearen gaineko mikrosaioak

Zutabeak. Microensayos sobre arte, cultura y sociedad testua Arturo Rodriguez adituak argitaratu du consonnirekin, euskaraz eta gaztelaniaz. Gaur berton, lan honen aurkezpena egingo da Anti-liburudendan, 20:00etan.

Egileak, 2009tik 2012ra bitartean, Gara egunkariko Mugalari aldizkarian eta gero kulturan, arte eta egungo gizarteari buruzko ehunka zutabe argitaratu zituen.
Liburu honek testu horietarik asko biltzen ditu bloke tematikoetan banaturik  (perfil, politika, arte eta besteak) eta gainera sendoturik dator artista askoren lan grafikoen bidez: Ibon Sáenz de Olazagoitia, Natxo Rodriguez Arkaute, Iñaki Larrimbe, Anabel Quincoces, Txaro Arrazola, Txus Melendez, Txuspo Poyo, Detritus, Estíbaliz Sádaba, Lourdes Soto, Félix Pérez Hita, Enrique Flores, Mauro Entrialgo eta Santi Ochoa. Sarrera Gabriel Villotak egin du.

Arturo Rodríguez, Arte Ederreko fakultateko Arte eta Teknologia sailean da irakasle. SEAC (1994 – 1998) ekimen artistikoaren sortzailea izan zen. Dokumentalak, film laburrak idatzi ditu eta hainbat proiektutan komisarioa eta epailea izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.