ARTEA

“Arte Gaztea Topaketak Festibala” asteburu honetan, Huarte Zentroan

Nafarroako Gazteriaren Institutuak hainbat arte-diziplina sustatu ditu Arte Gaztea Topaketa programaren XXXVI. edizioan. Programa horren deialdia lau modalitatetan egin da: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak eta musika, diseinua eta literatura. Bertan parte hartu duten 14 eta 30 urte bitarteko artista gazteek ia ehun proposamen aurkeztu dituzte. Asteburu honetan, aipaturiko modalitateetan hautatutako 31 proiektu erakutsiko dira Huarte Zentroan. Sarrera librea da, gonbidapenaren bidez egingo da, eta edukiera mugatua izango da.

Arte Gaztearen Topaketak programak lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea errazten eta artisten prestakuntzan laguntzen du, eta diziplina orotako artista gazteen arteko elkarrizketarako guneak sustatzen ditu.

Diogun bezala, gaur berton abiatuko dira erakustaldiak. Hala, 19:30ean, Javier Yaizek Energía eólica  izeneko kontzertua egingo du. Horren ostean, Pena Galina Rodriguez eta Claudia Castaño sortzaileak arituko dira.
Larunbatean makina bat kontu plazaratuko dira, tartean, Laura Chivite, Olaia Baigorri, Adrian Gil eta Ana Galar sortzaileek egingo duten literatur topaketa. Leire Iribarrenek, Gorka Metaxasek edo Patxi Burillok proposamen berriak aurkeztuko dituzte. Kontzertuak edota proiekzioak programazioaren zati  bat osatuko dute.

Azkenik, igandean, Raul Iribarren Molinak kontzertua eskainiko du eta Sara Zuñigak bestelako emanaldi bat burutuko du.
Arte plastikoen atalean,  makina bat parte-hartzaile bilduko dira, hala nola, Carlota Vidan, Javier Ozcoidi, Katixa Goldarazena, Aizpea de Atxa, Nerea Lakuntza, Jara Narvalaz, Anne Aramendia eta Maria Hernandez.

Programazioa xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu