LITERATURA

Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa

Txingudi Anti Sexista elkartearen barruko eragile ezberdinek emakumeen indarkeriaren kontrako kontzientziazioaren alde lan egitea ezinbestekotzat jotzen dute, eta haien ustez Asun Casasola borroka eredu bat da, emakumeen kontrako bortizkeriarik gabeko gizarte baten alde borrokatzen duelako.

Hortaz, Txingudi Anti Sexista osatzen duten eragileek Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa abiatu dute aurten, Indarkeria matxistatik askeak diren bizitzak lemapean.

Saria lortzeko aukera izango dute 16 urtetik gorako pertsona guztiek, eta bi kategoria egongo dira, euskarazkoa eta gaztelerazkoa. Kontakizunaren luzapena ezin da orrialde bat baina handiago izan. Irabazleak 300€-ko saria eskuratuko du.
Lanaren bi kopia aurkeztuko dira, gutun-azal baten barruan. Gutun-azalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: Asun Casasola ipuin motz lehiaketa. Original bakoitza ezizen batez sinatuko da, eta derrigorrezkoa da gutun-azal itxi batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, jaioteguna, helbidea, harremanetarako telefono zenbakia edo egilearen e-posta.
Idatziak honako helbide honetara bidaliko dira: Asociacion Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain” Apdo. 10008 – Irun.

Lanak otsailaren 28ra arte bidali ahalko dira. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button