BESTELAKOAK

Argazki-hitzaldia, kontzertua eta antzezlana, Bermeoko Talako Kantinan

Bermeoko Talako Kantinak antolatutako Eguen sozialak programaren baitan, Bermeoko Arrantzaleak 2016 izenburuko argazki-hitzaldia izango da gaur bertan, 20:00etatik aurrera. Berbaldia Juan Apraiz Koiote-k zuzenduko du.

Datorren asteko ostegunean, berriz, antzerkia izango da protagonista: Bihotz salataria (Atx Teatro Konpañia). “Atx Teatro Konpaiñiaren obra txiki bat kantinan, ilunpean, argi gutxigaz eta publikoa tentsioan mantentzeko intentzio eta intentsidadeagaz. Bihotz salataria. Bihotzak buelta emateko modukoa”.

Urriaren 20an, Nirek (Ivan Zabalegi) Hamabost (Bidehuts) izenburuko diskoa aurkeztuko du. Diskoak country-rock kutsuko zortzi kantu biltzen ditu, biluziak, one-man-band edo gizon-orkestra formatuan eraikiak; Ivanek abestu ez ezik, gitarra, bonboa eta bateria jo ditu. Hori dela eta, kantuek folk songwriter-en edo bluesman bakartien trazak ere hartzen dute.

Azkenik, urriaren 27an, Talape Bits garagardo artisau berria aurkeztuko dute: “Kantinako zerbeza berriaren Oktober festa”.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button