BERTSOTAN

Algortako Bertsolari Eskolaren gala

Abenduaren 10ean, larunbatean, 18:00etan hasita eta Getxoko Jolastoki jatetxean, Algortako Bertsolari Eskolaren gala egingo da.

Gala horretan, ALBEk urtean zehar egindako ekitaldi nagusiak komentatuko dira eta Ahobi Sariak, eta Balendin Enbeita bertsopaper-lehiaketaren sariak banatuko dira. Aurten lehenengoz eta aurrerantzean Urrezko Ahobia banatuko da.
Sari hau erabat aldatuko da antolatzaileek diotenaren arabera. “Orain arteko guztian Ahobi sariak eman izan zaizkie bertsolariak izan zein ez izan, aldez edo moldez bertsogintzarekin zerikusia zuten eragileei, hala nola, Euskal Herri osoko bertso-eskolei, euren abestietan bertsoak zerabiltzaten euskal abeslariei, Euskal Herriko gai-jartzaileei, bertsolaritzaren historian paper garrantzizkoa izan duten emakumezkoei, bertso-paperetan nabarmendu direnei, eta abar eta abar. Hemendik aurrera, ostera, Urrezko Ahobia bertsolari bati emango zaio beti, eta kontuan hartuko da, bertsolariaren maila edo ezaugarri jakin bat barik, haren ibilbide osoa. Bestetik -eta orain arte bezalaxe-, Euskal Herri mailako saria izaten jarraituko du, hau da, Euskal Herri osoko errealitatea hartuko da kontuan sariduna hautatzerakoan”

Hortaz, lehendabiziko Urrezko Ahobia Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolariari emango zaio. Albe Galan, Urrezko Ahobia Mañuri emateaz gain, musika, dantza, bideo emanaldia, eta, bertso-saio bat ere antolatu dira. Saio horretan, Fredi Paia, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Iratxe Ibarra arituko dira Andoni Egañaren esanetara.

Informazio gehiago, Alben.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button