BERTSOTAN

“Bertsoaroa”, martxora bitartean bertsotan Iruñean

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu dute aurtengo Bertsoaroa. Bertsoaren inguruko ekitaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan, Laba kultur zentroan, Arrosadiako Civivoxean eta Geltokin egingo dira, otsailaren 9tik martxoaren 2ra.

Bihar, otsailak 9, abiatuko da ekimena Nafarroako Antzerki Eskolan, eta 18:30ean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da. Bertso-jaialdia ere izango da Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Julio Soto, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza bertsolariekin.

Datorren astean, otsailak 15, Gazteen Bertso Saioa antolatu da LABAn. Bertan Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre bilduko dira. Hurrengo egunean, hilak 16, Nafarroako Antzerki Eskolan Anonyme Popular ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, 19:00etatik aurrera.

Haurrentzako bertso-tailer bat antolatu da 18an, Bertso Jasa, Bat-Bateko Jolasa izenekoa. Ainara Ieregi eta Iker Gorosterrazu izango dira arduradunak.

Otsailaren 23an, Nafarroako Antzerki Eskolan, Bertso Jaialdian hartuko dute parte honako bertsolari hauek: Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Sarai Robles.

Azkenik, martxoaren 2an, Bertso Afari Sentsoriala antolatu da Geltokin, Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina bertsolariekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button