Deustun kokatuta dagoen Artebi antzerki eskolak, hiru urtetako ikasketak antolatzen ditu Arte Dramatikoa ikasteko.
Diziplina eszeniko hau osaturik dator ikasgai bereziekin, hala nola, interpretazioa, ahotsa, gorputz-adierazpena, dantza, kantua, eta teoria eta historia.
Astean bi egunetan burutuko dira klaseak lehen mailan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera; hiru egunez, 11 ordu astero bigarren mailan, eta hirugarren mailan, hiru egunez, 12 ordu astero.
Gaur da izen-ematea egiteko azken eguna eta ikastaroa urriaren batean hasiko da.
Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.