ESZENA

Dantza Zirkuituaren proposamenak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez antolatzen duen Dantza Zirkuituaren XIX. edizioaren barruan, Hiru (3), Beethoven B-Boy eta Arima ikusgai egongo dira Andoainen, Dulantzin eta Amurrion egunotan.

Hiru (3) pieza NERI(H)ARI taldearena da. Aldaketei, begietara begiratzeari eta aukera berriei buruzkoa da lan hori. “Joan-etorrien errepikapen infinituen isla, eta trantsizioen zirrikituetako itxaronaldiaren pisuarena. Bidean zehar, galderak, aukerak, gorputz-egoerak eta ekintzak azaltzen dira. Proposamen esperimentala, malgua eta eraldagarria da, zimendu jakin batzuetatik abiatua, une bakoitzean bizitzeko modukoa. Etengabe eraikitzen ari diren bizikidetza-espazioak”. Bihar izango da ikusgai, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 18:30etik aurrera.

Igandean, Dulantziko Txema Blasco Auditoriumean, Izar Blue Produccionesen proposamena ikusiko da. Beethoven B-Boy lanean musika klasikoa eta break dantza batzen dira, zuzeneko ikus-entzunezkoez lagunduta.

Azkenik, datorren astean, hilak 14, eta Amurrioko Antzokian, Berriketan konpainiaren Arima ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Bertan, bulerien bidez gozatu ahal izango duzue, bai eta txalapartaren edo ttakunaren soinuaz, eta alegrien bidez takoi-hotsaz ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button