Maiatzeko ostegun guztietan, 5etik 26ra bitartean, 19:30ean, Vital Fundazioa Kulturunean, Jazz Vital musika zikloa garatuko da. Bertan, Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegiak (Musikene), Jesus Guridi Kontserbatorioak eta Udaberria eta Luis Aramburu Musika Eskolek hartuko dute parte. Vital Fundazioa Kulturuneko agertokian lau kontzertu izango dira guztira, bederatzi combo eta big band-en eskutik.
Lehenengo egunean, maiatzaren 5ean, EMMLA Luis Aramburu comboa arituko da. Boskotea Silvia San Miguel musika zuzendariak, Luis Larrubia saxo tenorrak, Javier Guevara gitarrak, Iñigo Perea pianoak, Pablo Vera baxu elektrikoak eta Juan Luis Peña bateria jotzaileak osatzen dute.
Maiatzaren 12an, Errepidean eta Kanajazz comboen txanda izango da. Lehenengoa Urko Aguillo saxo jotzaileak, Unai González eta Juanma Guereñu gitarra jotzaileek, Iñaki Ogueta baxu jotzaileak, Daniel Domaica piano jotzaileak eta Iraide Abad ahotsak osatzen dute. Bigarrena, berriz, Álvaro de Vicente, Pedro Herrán eta Valeriano Felipe saxo jotzaileek, Edorta Esnal gitarra jotzaileak, Iñigo Areta baxu jotzaileak, Gorka Berrosteguieta bateria jotzaileak, Charo Gonzalez piano jotzaileak, eta Olaia Corada ahotsak osatzen dute.
Maiatzaren 19an, hiru combo eta bi big band-en txanda izango da, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioaren eskutik. Bertan arituko dira C Comboa, B Comboa, Umami, Big Band Txiki, eta Guridi Big Band.
Zikloa maiatzaren 26an amaituko da, Montse Caballero Quintet feat Gaizka Otsoa taldearen parte hartzearekin.
www.fundacionvital.eus webgunean duzue informazio guztia.
