ARTEA

“Cronos eta Denbora”, Juan Chillidaren erakusketa

Juan Chillidak kutxak, eskulturak eta koadro akrilikoak bildu ditu, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian inauguratutako Cronos y Tiempo erakusketan; lanok ikusgai izango dira abuztuaren 2ra arte.

Erakusketaren izenburuak Xabier Leteren San Martin, Azken Larrosa doinutik hartuta dago, zeinak iraganaren igarotzea duen ardatz. Izenburuari, gainera, erreferentzia mitologikoak ere gehitu dizkio artistak.

Erakusketak denbora du ardatz, iraganaren eta orainaren inguruko gogoetak, gauza berari buruzko mutazio edo bertsioak.

Hala, erakusketan, aspaldi egindako lanak paratu ditu: sabaitik eskegitako eta alanbre galbanizatuarekin egindako eskultura arinak, eta, nobedade gisa, koadroak. Izan ere, azken urteetan, Chillidak ez du koadro askorik egin. Lehen olioak egiten zituen, orain, berriz, akrilikoak, eta bertan, beste planeta batzuetako paisaiak irudikatu ditu; telebistako dokumentaletan grabatutako irudietatik hartutako paisaia kosmikoak, hain zuzen ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button