IKUS-ENTZUN

Egunotan mendiko zinemagintzarik onena Azpeitian

Uztailaren 6an eta 8an, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak zazpi pelikula ikusgarri eskainiko ditu herri horretako Soreasu Antzokian, Mendi Tour ekimenaren seigarren edizioaren barruan. Filmak, jatorrizko bertsioetan eskainiko dira, azpidatziekin lagunduta.

Betiko legez, mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien zinemagintzako nazioarteko film onenak eta berrienak ikusteko abagunea izango du publikoak, jaialdian saritutako eta nabarmendutako filmekin baitator Mendi Tourra.

Oraingoan, Mendian Hil, Hirian Hil (Euskarazko Film Onena) eta The Tears of Shiva euskal pelikulak pantailaratuko dira. Lanen zuzendariak, Iñaki Peña eta Mikel Sarasola, Soreasun bilduko dira.
Beste aldetik, Mendi Filmeko Epaimahaiaren Saria jaso zuen L’Escalade Libérée Antoaine le Menestrel-i buruzkoa, eta Aipamen Berezia jaso zuen Out of the Blue, Seb Montaz zuzendariarena ere ikusteko aukera izango da.

Soreasu Antzokian eskainiko dira saioak 19:00etan hasita.

Pantailaratuko diren film guztien gaineko xehetasunak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button