BERTSOTAN

Medizina eta bertso-saioak

Osasun-alorreko pertsonalari zuzenduta, Bizkaiko Bertso Saio Klinikoak 2016 antolatu dituzte gaur, Bilboko Kalderapekon, 19:00etatik aurrera.

Txapelketa taldeka egingo da. Talde bakoitzak bi edo hiru pertsona izango ditu eta parte-hartzaileak osasun-arloarekin erlazioa duen edonor izan daiteke.

Sailkatutako bi taldeek finala jokatuko dute. Horretarako, talde bakoitzak lau bertsori dagokien diagnostikoa edo hitza asmatu beharko du, bertsoan diagnostikoa asmatzeko nahiko datu egongo delarik. Asmatuz gero, bi puntu lortuko dituzte, eta asmatu ezean beste taldeak izango du aukera errebote bidez puntu bat lortzeko.

Bertan, Jon Maia eta Eneko Abasolo Abarkas bertsolariak ere ibiliko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button