
Balerdi Balerdi eta Bide Ertzean pop-rock taldeek kontzertu berezia egingo dute azaroaren 14an Barañaingo Auditorioan, 20:00etan.
Izan ere, Balerdi Balerdik Berako Petti musikariarekin joko du estreinakoz. Talde nafarrak jakinarazi duenez, “gure azken fitxaje galaktikoarekin hasi berri gara jotzen, Petti beratar gitarra jole eta kantari handia Balerdi Balerdiko gitarra eta korista berria bilakatu baita!”.
Bestalde, tolosako Bide Ertzean hirukoteak, oraintsu argitaratu duten 77 lan interesgarria aurkeztuko du.
Diskoa 1977an musikarien familian bizitako gertaera dramatiko baten inguruan ardazten da: 1977ko martxoaren Gipuzkoako Itsaso herrian, polizia kontrol batean, Imanol eta Joni Ubedaren Sebas Goikoetxea osabaren hilketa. Gertaera horretan Nicolas Mendizabal ere hil zuten.
Garai hori hobeto ezagutzeko jakin-minetik jaio da disko berria. Imanol Ubedaren esanetan, “izenburutik hasita, 77, trantsizioa garaiari buruzko hausnarketa bat da, eta hausnarketa hori jakin-minetik dator. Bagenekien osaba hil zutela 1977an, kontrol polizial batean, eta etxean urtero ekartzen dugu gogora, baina konturatu ginen garai hori ez genuela ezagutzen, hortik jakin-min hori”.