MUSIKA

“Arrasate Hiria” jaialdiaren barruan akordeoi-jotzailerik onenak

Asteburu honetan, abenduaren 4tik 7ra, Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkartearen eskutik 200 akordeoi-jotzaile baino gehiago bilduko dira Arrasaten, Arrasate Hiria Festibalaren barruan.

Bertan eta egun guztietan, hainbat txokotatik etorritako musikariak arituko dira pieza harrigarriak jotzen, eta horrek, akordeoi-talentuaren hiriburua bilakatuko du Arrasate.
Iaz pandemiak eragindako nahitaezko etenaldiaren ondoren, 28. edizioak XXVIII. Nazioarteko Lehiaketa, Gipuzkoako XLI. Lehiaketa eta Gipuzkoako XXXIII. Jaialdia izango direnak berreskuratuko ditu.

Arrasate Hiria Festibalaren 2021eko edizioan Espainia, Frantzia, Polonia, Errusia, Bielorrusia, Txina, Finlandia eta Norvegiako akordeoi jotzaileek parte hartuko dute. Ia gehienak birtuosismo paregabearen jabe dira.

Egunez eguneko programazio guztia hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button