IKUS-ENTZUN

“Arrakala” dokumentala proiektatuko da Donostian

Topatu gazte proiektu komunikatiboak eta Bilgune Feministak lankidetzan, heteroaraua ardatz duen Arrakala dokumentala filmatu dute; film hori gaur, ekainak 13, aurkeztuko dute Donostiako Doka Antzokian, 19:30ean.

Dokumentalak ondoko galderak proposatzen ditu: “Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan?”. Hala, Euskal Herria eremutzat hartuta, heteroarauaren inguruko gaiak aztertu dituzte: familia, identitateak, sexu/genero sistemak…

Filmaren autoreen arabera, “Diskurtso teorikoegietatik at eta praktiketan oinarrituz, heteroarautik kanpo dauden esperientzia eta bizipenak ezagutzea dugu asmoa. Aldi berean, mugimendu feministak zein LGTBQ mugimenduak haitza arrakalatzeko bidean egindako ekarpenak ere ezagutu nahi ditugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button