ARTEA

Arkitekturaren testuingurua eta lengoaia

Arkitekturatik Haratago erakusketa abian da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) Bizkaian duen Ordezkaritzan. Bertan, hainbat arkitektok “diseinu industriala, eskultura, pintura, marrazketa eta hausnarketa grafikoa moduko beste unibertso artistiko batzuen aurrean duten begirada jasotzen da”. Erakusketa urriaren 29ra arte egongo da ikusgai eta urriaren 4an hasiko den Arkitektura Asteko jarduera gehiagorekin osatuko da.

Arkitekturatik haratago izenburupean, zazpi artistaren lana erakusten da, eta obra horiek arkitektura eraikitako planotik haratago doaz, “irudimen mugagabeak eraman gaitzakeen lekuraino”.

Fernando Perez Rodriguez-Urrutia “edertasunaren maitale eta marrazkilari eta margolari trebea da, eta hainbat agertokitan zehar ibilaldia egitea proposatzen du, Manhattan bertikal eta urbanotik, Kantauri itsasoko zeruertz bareraino”.
Teresa Begoña Beltran de Gebararen erakusketa “fintasunak eta argiak definitzen dute. Arkitektoa eta artista da, eta bi lan-eremu ditu: akuarela eta diseinu industriala”.
Jokin Zamalloa Moranek bi diziplina aztertzen ditu lan metodo arkitektonikoen bidez, “eraikuntza geometrikoa eta planoen bidezko analisia, hain zuzen ere. Gai gisa giza-probak hartzen ditu, horiei abstrakzio- eta geometria-prozesu bat aplikatzen die, eta horien emaitza eskultura kontzeptual eta oso arinak dira”.
Alejandro Conejo Oruek hiri-diseinuari buruzko hausnarketa bat proposatzen du Toxici(u)dad proiektuaren bidez. Berak honela deskribatzen du: “proiektu etorkizungarrien batuketak bere kolapsora eramandako hiri baten jaiotzaren eta heriotzaren kontakizuna”.
Cristina Lamiquiz Daudenek soberan dagoen zedro egurraren hondarrei bizia eman zien eta, horrela, formatu txikiko mahaiak diseinatzeari ekin zion.
BAP arkitekto eta artistak “marrazkiaren bi mundu erakusten ditu. Alde batetik, pertsonaien berezko krokis adierazgarria eta, bestetik, arkitektura-lan desberdinen ikuspegi axonometrikoen irudikapen geometriko, zorrotz eta proportzionatua”.
Azkenik, teknologia modernoen bidez landutako gai unibertsalek Bruno Barrilero García-Muñozen eskulturei ematen diete forma, abstrakzioa eta figurazioa elkar hurbiltzen diren bidea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button