
Nafarroako Filmotekan arkitektura aztertuko dute hil osoan zehar, hain bat pieza zinematografikoren bidez. Asteazkenero saio bat izango da eta arkitekto batek aurkeztuko du.
Bihar bertan izango da lehen emanaldia Rehab (From Rehab) film luzearekin. Lanak Louise Lemoine zuzendari eta gidoilarien esperientzia pertsonala du oinarri. Filmak gorputzaren eta arkitekturaren arteko lotura aztertzen du Basileako REHAB zentroaren bidez, gorputza eta burua zaintzeko sentikortasunez diseinatutako zentro medikoa. Filmak zentroan bizi diren paziente batzuen istorioak nabarmenduko ditu, bai eta espazio arkitektonikoak pertsonen bizitzan duen eragin positiboa ere.
Maiatzaren 14an zinemaren klasiko bat izango da protagonista: Alfred Hitchcoken La ventana indiscreta. Bere leihotik bizilagunen bizitzari begira dagoen argazkilari baten istorioa da. “Suspensearen obra magistral bat da, kokapen bakar batean garatzen dena: etxebizitza-bloke baten barruko patioan”.
Hirugarren astean, Zikola Yasujiro Ozuren El sabor del sake lana pantailaratuko dute. Bere alaba ezkontzea erabakiko duen aita alargun baten istorioaren bidez, Ozuk bakardadea, betebeharra eta Japonia garaikideko balio-aldaketa irudikatzen ditu.
Azkenik, maiatzaren 28an, Anselm (Das Rauschen Der Zeit) filma ikusteko abagunea izango da.