MUSIKA

“Pim Pam Ville”, rock’n’roll eztanda Iruñean

Larunbatean, 12:30etik aurrera, Iruñeko Mañuetako plazan, eta 17:30etik aurrera, Burgoen plazan, Pim Pam Ville jaialdia rock’n’roll zalea egingo da estreinakoz. Jaialdian rock’n’roll estilotik edaten duten makina bat soinu entzungo dira: garage, pop, folk eta punk, besteak beste. Sarrera librea da.

Hauexek dira jaialdian parte hartuko duten taldeak eta kontzertuen ordutegiak: 12:00etan, Las Kasettes; 13:00etan, Los hermanos Cubero; 14:00etan, Germán y la alegría del barrio; 18:00etan, Melenas; 18:45ean, Exnovios; 19:45ean, Captains; 20:45ean Las munjitas del fuzz; 22:15ean, Bullet proof lovers, eta, amaitzeko, 23:40an, 1960ko hamarkadako garage-rock soinuen revival-aren aitzindari The fuzztones estatubatuarrak.

Goizeko emanaldiak Mañuetako plazan egingo dira; arratsaldekoak, berriz, Burgoen plazan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button