ESZENA

Eztena jaialdiak ikuskizunez beteko du Orereta

Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak Eztena Teatro eta Dantza Egunak jaialdia ondu du laugarren aldiz. Hala, hilaren 13tik 16a bitarte, Gipuzkoako udalerri horretako hainbat txokotan, makina bat ikuskizun antzeztuko dira.

Antolatzaileen arabera, “eztena arte eszenikoetan lanean dabilen jendearen elkargune gisa sortu zen helburu hauekin: ohiko zirkuitu eta programazioetan ikusten zailak diren lanak erakutsi, Euskal Herrian zirkuitu ofizialetatik at dauden proposamen interesgarriak gonbidatu, kultur gogoetarako espazioak sortu, edozein diziplinako lan eszenikoen sortze prozesuak konpartitu, antolakuntza modu parte hartzailea bermatu”.

Jaialdian ondoko konpainia eta artistek parte hartuko dute: Zanguango/Monstrenko; Idoia Zabaleta; Huts teatroa; El Patio; Anakrusa; Bapatean Zirko; O My God; Eneko Balerdi; Izaskun Lapaza; Las Dos D; Gilkitxaro; Ze Onda; Kabia.
Egitarauari loturiko xehetasun guztiak: http://eztenaegitaraua.blogspot.com.es/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button