ARTEA

“Argizaiola Trofeoa 2020” argazki erakusketa, Legazpin

Gaur abituko dute Legazpin Argizaiola Trofeoa 2020 argazki erakusketa. Urtarrilaren 29ra bitartean ikusi ahalko dira lan interesgarri guztiak. Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkarteak antolatua, Euskal Herriko lehiaketa nagusia da Argizaiola Trofeoa.

Gaur berton, urtarrilak 15, zabalduko da Legazpiko Kultur Etxeko Erakusketa aretoan Ikatza Argazkilari Elkartearen ekimenez, Euskal Herriko Argazki Lehiaketetako irabazleen lanak biltzen dituen erakusketa.
Euskal Herrian egiten diren hainbat lehiaketetako (tartean Legazpi Hiria lehiaketa) lehen hiru sailkatuek jasotzen dute gonbidapena bertan parte hartzeko. Hala, gonbidapena jaso duen argazkilari bakoitzak (gehienez ere hiru gonbidapen jaso ahal ditu), bost argazki aurkez ditzake lehiaketara, tartean sarituak izan direnak. Horien artean irabazle bat eta bi akzesit banatzen dira, eta erakusketa ibiltaria antolatzeko argazkiak ere hautatzen dira (30 gutxienez).

Afizionatu mailako argazkilari onenen lanak izango dira beraz ikusgai, Kultur Etxeko erakusketa aretoan.

Hemen ikusi ahal dituzue argazki eder horietariko batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button