ARTEA

Bilbaoarten ateak irekita daude

Bilbaoarte Fundazioaren beka jaso duten 30 bat artista gazteren lanak ikus daitezke abenduaren 14a bitarte zentro horretan Ateak zabalik izenburupean. Beka horiek urtebetekoak dira, beraz, erakusketa hamabi hilabeteko osoko lanaren askotariko emaitza garaikidea da.

Gaur, abenduak 5, inauguratuko da erakusketa eta bertan makina bat artisten lanak ikus daitezke, hala nola, Irene de Andrés (Ibiza, 1986); Elssie Ansareo (Mexico D.F., 1979); Juan Baraja (Toledo, 1984); Antonio Barea (Jaén, 1985); Iker Bengoetxea Arruti (Donostia, 1979); Gorka Eizagirre (Donostia, 1971), Leire Urbeltz (Iruñea, 1985)… horrela, hogeita hamar artistez osaturiko zerrenda gauzatu arte.

“Produkzio artistikoko zentro bat izateko jaioa, Bilbao Arteko aktibitatearen eragile nagusia beken programan oinarritzen da; urtero epaimahai ezberdin batek denbora tarte horretan bere proiektuak garatzen dituzten aukeratutako artista multzo eraberrituak”, dio Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak erakusketaren katalogoaren hitzaurrean.

Artista egoiliarren erakusketa honek, zentroaren urte osoko jarduna laburbiltzen du. “Geraldi egonkor bat non interrelazioa, ikasketa, esperimentazioa eta lanaren partekatzea behar bati zentzua ematen dioten: gaur inoiz baino gehiago, sinestu ahal izatea gure artisten lana berme onena dela mundua hobetzea beti posible dela ikusteko”.

Erakusketarekin loturiko xehetasun guztiak bilbaoarte.org webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button