MUSIKA

Soinua, poesia eta performanceak

Aste honetan, Tabakaleran, soinua, poesia eta performanceak bilduko dituen Musika dena eta ez dena jaialdia hasiko da. Asteazken, ostegun eta ostiralean antolatu dira musika berezia haizatzen duten entzunaldiak.

“Musika jokaleku bat da, musika ez diren beste gauza asko sartu eta irteten direneko agertokia. Elkarrekintzan atzeman behar den mugimendu ezberdinetan oinarrituz, instalazio, kontzertu eta lantegi formatua izango duten nazioarteko zein bertako izen garrantzitsuak barne hartzen ditu jaialdiak. Sailkapenak jaurtikitzeko dugun ahalmena albo batera utzi eta zuzeneko presentzia aldarrikatzen du, musika zer den edo zer ez den jakin aurretik, zentzumenak adi izatera gonbidatuz.”

Ostegunean abiatuko da ekimen musikala Scalaren inaugurazioarekin. Arratsaldean, 19:00etan, crys cole eta Oier Etxeberriaren arteko elkarrizketa antolatu da Making conversation piezaren inguruan.

Hurrengo egunetako hitzorduen gaineko informazioa Tabakalerak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button