
Bertsolari gazteentzako Argi Baltza lehiaketaren bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta Mendata herrian abiatuko da ekainaren 1ean. Ajangiz eta Gautegiz-Arteagatik pasatu ostean Muxikan izango da final handia.
Jon Lopategiren omenezko sariketa ekaineko igandeetan egingo da. “Mendatan, Ajangizen eta Gautegiz-Arteagan hasiko dogu aurton be saioen segida eta finala, aurton be, Muxikara ekarri. Gazteak diran moduan, eskualdeko herriak be badiralako, euskal kultura eta euskararen bidetik, gure ahozkotasunaren ekosistemaren parte.
Saioetan kantuan eskualdeko zazpi gazte ibiliko dira. Eurekin batera Euskal Herri mailan kantatu guran dabilen gazte talde oparoa. Domekaz izango dira hiru kanporaketak eta, ostean, finala zapatuz. Kanporaketa bakoitzeko lehenengoa automatikoki igaroko da finalera eta ostantzeko parte hartzaileak puntuazinoaren arabera. Saioak epaitzen Mirari Azula, Ander Arrien eta Beñat Romero ibiliko dira”.