MUSIKA

Gaurtik aurrera izarren kontzertuak Getxoko Jazzaldian

Gaur hasita eta uztailaren 2ra bitartean, Bill Evans & Dean Brown Band, Dianne Reeves, Chucho Valdés, Andrzej Olejniczak Quartet eta Christian Scott Quintet musikari handiek dirdira egingo dute Getxoko 41. Nazioarteko Jazzaldian. Kontzertuak Algortako Biotz Alai plazan egingo dira.

Gaur berton, ekainaren 28an, Andrzej Olejniczak Quartet arituko da Algortako Biotz Alai plazan; bihar, 29an, Christian Scott Quintet taldearen txanda izango da; 30ean, Bill Evans & Dean Brown Band taldeak joko du; uztailaren 1ean, Dianne Reeves; eta azkenik, 2an, Chucho Valdés munstroaren musika entzun ahalko da. Emanaldi hauetan guztietan taldeen lehiaketan parte hartzen duen talde batek joko du.

Beste aldetik, Hirugarren Milurtekoa atalean, hauexek joko dute, Algortako Geltokia plazan: 28an, Ana Bejerano Concept (Euskal Herria); 29an, Alberto Arteta Group (Euskal Herria); 30ean, Daahoud Salim Quintet, B-Jazz jazaldiaren Talde Lehiaketaren irabazlea; 1ean, Giulia Valle Trío (Kataluña), eta 2an, The Machetazo (Madrid).

Algortako Geltokia plaza horretan ere, haurrentzako bi kontzertu izango dira, 13:00etan: uztailaren 1ean, Andrés Isasi Musika Eskola Gazte Sextet (Getxo), eta 2an, El viaje de Emma (Asturias).

Betiko lez, Algortako The Piper’s Irish Pub tabernan jam-session-ak ere antolatu dira zale guztientzat.

Informazio gehiago: getxo.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button