BESTELAKOAK

“Argazkiratu” argazki-lehiaketa, Barakaldon

Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroak Argazkiratu izeneko argazki-lehiaketaren seigarren edizioa abiatu du. Lanak aurkezteko epea ekainaren 11n amaituko da.

Argazki sortzaileak 16 urte beteta izan beharko ditu, eta gehienez jpg formatuan egindako bi argazki aurkez ditzake. Zuri-beltzean zein koloretan egindako argazkiak aurkeztu ahalko dira. Parte hartzaileak eta izena emateko mezu elektroniko bat bidali beharko du helbide honetara: cihma.barakaldo@gmail.com  Mezu horretan, izen-abizenak, telefono zenbakia, jaiotze-data eta bizi den probintzia adierazi beharko ditu.

Ezin dira aurkeztu argazkiak sexistak edo iraingarriak, edota pertsona fisiko edo juridikoen osotasunaren aurkakoak

Argazkiak aurkezteak CHIMA-Luis Choya Almaraz zentroari eta Barakaldoko  Udalari argazkiak erabiltzeko baimena ematea dakar berekin. Barakaldoko Udalarenak izango dira argazki guztiak, eta formatu digitalean eta/edo paperean erabili ahal izango ditu etorkizuneko proiektuetan.

Sariei dagokienez, lehenengo saria, 300 eurokoa izango da, eta horrez gain, 150 euroko accesita ere banatuko dute. Abenduan  jakinaraziko dituzte irabazleen izenak.

Jakingarri guztiak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button