IKUS-ENTZUN

Creative Commons lizentziapean egindako zinea

Creative Commons Zine Jaialdia egingo da Donostian ekainaren 11tik 21era bitarte. Dozena bat film, hitzaldiak eta mahai-inguruak bilduko ditu jaialdiak.

“Lizentzia mota honek malgutasun handiagoa eskaintzen du, filmak asmo komertzialik gabe banatzeko, proiektatzeko eta kopiatzeko; hala, gainditu egiten ditu Copyright lizentziek eta egile eskubideen kudeaketak dituzten mugak”. Horrela, egileek eta banatzaileek beren lanak amortizatu edo errentagarri egiten dituzte, baina, era berean, guztion eskura jartzen dituzte. Horren ondorioz zinea egiteko eta banatzeko bide berriak sortu dira: “finantzazio kolektiboko ereduekin (crowdfounding), eta obra banatu eta ezagutzera emateko bide berriekin, hala nola internet”.

Koldo Mitxelena Kulturunean jaialdi horren lau hitzordu egingo dira: ekainaren 17an, 18:30ean, Good night Sofia filma proiektatuko da, eta gero Zine eta Kultura Librea gaiaren inguruko mahai-ingurua izango da.

Ekainaren 18an, Za kulisami film laburra eta TPB:AFK The Pirate Bay: away from keyboard lan luzea ikusi ahalko dira, 19:00etan. Ekainaren 19an, halaber, hiru lan labur (Saturday the 14th, ¿Jugamos? eta Kitty Kitty ) eta film luze bat (La luz de mafasca), 19:00etan. Azkenik, ekainaren 20an, 18:30ean, 16th Folk Room eta Nunca es tarde filmak, biak ala biak ordubete inguruko lanak.

Creative Commons Zine Jaialdiaren egitarau osoa: http://cineccdonostia.wordpress.com/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button