IKUS-ENTZUN

“Argazkigintzaren Maisuak” dokumental zikloa, Zarautzen

Bihar, urriak 30, 18:00etan, Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura difusiorako Gela/Aula programaren barruan, Argazkigintzaren maisuak izeneko dokumental sailaren lehen atala proiektatuko da.

Lehen saio horretan, Tim Kirbyk 2007an egindako dokumental sail zirraragarria ikusteko abagunean egongo da. “Lan horretan argazkigintzaren hastapenetatik (XIX. mendeko kamera ilunaren garaitik) azken aurrerapen teknologikoetara arteko ibilbidea jorratzen du. Gainera, argazkigintzaren benetako arte-harribitxiak ikus ditzakegu, eta nazioarteko figura garrantzitsuen lekukotasuna ikusiko dugu”.

Ostiral honetan eskainiko den lehen emanaldiaren titulua Itzalen jokoa da. Bertan argazkigintzaren sorreraren historiaren eta horrek eragin zuen galdera sakonaren inguruan arituko da: Zertarako balio du argazkiak?.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button