ESZENA

Gernikan “Guernica 1913” antzezlana

Banarte Antzerki Taldeak, Rafa Hercek idatzi eta Sardo Irisarrik zuzendutako Guernica 1913 obra eszenaratuko du lehen aldiz.  Hori, larunbatean, urriak 19, iluntzeko 20:30ean izango da, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.

Antzezlanak klase-borroken inguruko gertaera bat eszenaratzen du: Gernikako Esperanza y Unceta lantegiko langile eibartarrek 1913ko udazkenean burutu eta amaiera epikoa izan zuen greba.
Benetako gertaeretan oinarritutako ikuskizunak, giza maila desberdinen eta antagonikoak diren bi munduen arteko uztarketa, eta elkarketa horretatik sortu zen gizarte berria, damaskinatuan burdina eta urrea uztartzetik bitxia sortzen den moduan.

Beste aldetik, laster datorren azaroan ere antzerki asko ikusteko parada egongo da herri berean: Glu Glu Produzioak-en Hansel eta Gretel txokolatezko etxean; Markeliñeren Makinista; Totum Teatroren De vuelta; Cía- Bululú 2120ren Lluvia de ángeles sobre París eta Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain & Dejabu kolektiboaren Hamlet lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button