BERTSOTAN

Inprobisazioa eta umorea eskenategian

Sorkuntzari begira, Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak, Inprobisazioa eta umorea eskenategian izeneko tailerra antolatu du Oihulari Klown taldeko Virginia Imaz adituarekin.

Ikastaroa uztailaren 4tik 6ra egingo da Bergarako Aibar baserrian (Oihulari Klownen aterpetxean). Izen ematea gaurtik aurrera egin ahal izango da, maiatzaren 30era bitartean.

Ikastaroa bertsolari zein zaleari begira egina dago, eta guztira 14 kidek hartu ahal izango dute parte. Izena emateko ordena hartuko da kontutan, eta aurreko edizioetan parte hartu ez duten kideek izango dute lehentasuna, eta emakumeen eta gizonen oreka zainduko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button