BERTSOTAN

Ahoa Bete Hots jardunaldiak bihartik aurrera

2013ko Ahoa Bete Hots jardunaldiak bihar abiatuko dira Hitza jolas: ahozko literatura eta jolasa irakaskuntzan gaiarekin. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean izango dira Mintzola Fundazioaren egoitzan, Villabonan.

Laugarren aldia da Mintzolan Ahoa Bete Hots jardunaldiak antolatzen direla. Bertsozale Elkartea, Kantuzale Elkartea, Antzerkizale Elkartea eta Ipuin kontalarien taldea elkartu dira kasu honetan Mintzolaren aterpean jardunaldiok antolatzera.

“Ahozkotasuna ardatz hartuta, bereziki ahozko sorkuntzaren eremuan egin diren ikerketak, izan diren esperientziak eta landu diren edukiak partekatzeko uneak eraiki nahi izan ditugu azken urte hauetan. Aurtengo gaia zehazki hauxe izango da: Hitza jolas: ahozko literatura eta jolasa irakaskuntzan. Ahozko lau generoak lantzeko egin daitezkeen ariketak eta jolasak. (…)
Jolasa eta hezkuntzaren arteko harremanari buruz ariko diren hiru hizlari gonbidatuko ditugu marko teorikoa ezar dezaten. Horrezaz gain, antzerki, kantagintza, ipuingintza eta bertsolaritza lantzeko baliatu diren (edo baliatuko diren) jolasen berri emango duten irakasle-artistak. Tailer gisa eman ahalko dituzte beraien hitzaldiak. Azkenik, genero bakoitzeko performancea eskainiko dugu tailerretan landutakoarekin zerikusia izango dutenak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button