ARTEA

Argazki-liburuaren inguruan

Jon Cazenave da San Telmo Museoko Laborategian, urriaren 30era bitarte, ikusgai izango den 3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan erakusketaren komisarioa.

Zinemako, musikako eta literaturako 12 sortzaile gonbidatu ditu argazki-liburuaren inguruan ekarpenak egitera, argazki-liburu bat zertan den hobeto ezagutzeko.

“Argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena. Gero eta interes handiagoa dago argazki- liburuarekiko –artelan gisa ulertua–, hura analizatzeko eta haren garrantzia adierazteko egindako nazioko eta nazioarteko ekitaldi ugariek bermatua. Testuinguru horretan, digitalizazioak eta ekoizpen-bitartekoak eskuratzeko aukerak lagunduta, titulu berri gehiago argitaratu dira. Inoiz baino titulu gehiago ekoizten, irakurtzen eta bildumatzen dira, eta argazki-liburua genero artistiko berezi, garaikide eta berehalako bat da gaur egun”.

Erakusketa Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarrituta dago. Gabriela Cendoya Bergareche Bilduma 3.000 alek baino gehiagok osatzen dute eta San Telmo Museoko Liburutegian dago gordailututa, jendeak azter dezan.

Arituko diren adituetako batzuk honakoak dituzue: musikan, Judith Jauregi, Pello Ramirez, Ramon Lazkano, eta Anari; zineman, Arantza Santesteban, Maddi Barber, Oskar Alegria, eta  Koldo Almandoz; literaturan, Miren Agur Meabe, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, eta Karmele Jaio,….

Erakusketarekin batera hainbat jarduerak antolatu dira, eta horiek guztiak zertan diren hobeto jakiteko, San Telmo Museoko webgunera jo dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button