LITERATURA

Luis Gardek “Ehiztariaren isilaldia” kaleratu du

Gaur goizean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, Pamiela argitaletxeko Jose Angel Irigarayk eta Luis Garde idazleak, azken horren Ehiztariaren isilaldia izeneko nobela aurkeztu dute.

Garde poetak narratiban egin duen murgiltze honetan hauxe kontatu nahi izan du: “Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a. Preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna.
Donemartie, gaur egun. Hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du poeta nafarrak. Bildutako agiriak eta lekukotasunak aztertu bitartean, bere memoriarekin bakarka geratu da. Memoria historikoa bere historiaren memoria bilakatuko da. Norberaren oroimena ere jazarle iruzurgilea delako.”

Luis Garderenak (Iruñea, 1961) ere badira poemario hauek: Oihan nabarra (2004, BBKEuskaltzaindia), Haize hegoaren aroak (2007, Pamiela), Gertakarien urtzea (2008, Alberdania), Unplugged (2009, Kutxa Fundazioa), Maizter arrotza (2013, Erein), Trenen abiadura (2014, Pamiela), eta Eremuen birkalifikatzea (2014, Pamiela).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button