MUSIKA

Maika Makovskiren kantu biluziak

Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) musikariak Maika Sings The Reds izenburuko bakarkako emanaldia egingo du, Gasteizko Helldoradon eta Bilboko Kafe Antzokian, bihar eta etzi hurrenez hurren. Halaber, datorren astelehenean, martxoak 16, Hondarribiko Psylocybenean ere izango da.

Musikaria bakarrik izango da agertokian, gitarra eta pianoak lagunduta. Gordin, artifiziorik gabe arituko da, etxean kantuak idazterakoan aritzen den legez. Bere kantu kuttunak, berriak eta banda formatuan funtzionatzen ez dutenak joko ditu, Gasteiz, Bilbo eta Hondarribin.

Oso gazte hasi zen Palma de Mallorcakoa kantuak idazten eta kontzertuak ematen, eta dagoeneko, ibilbide luzea egin du. Egun, kantu berriak idazten ari da, aurtengo udazkenean argitaratuko duen seigarren diskorako. Aurretik, baina, 2013an Bartzelonako Apolo aretoan grabatutako kontzertua plazaratuko du binilozko diskoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button