IKUS-ENTZUN

Galdutako nazi propagandaren filma proiektatuko dute Elorrion

Yael Hersonskik zuzenduriko Gueto (Israel, 2010) nazien propagandarako eginiko galdutako filma proiektatuko dute gaur Elorrioko Iturri Kultur Etxean 19;30ean, Hilean Behin Dokumentala egitarauren baitan.

Bigarren munduko gerraren ostean, Ghetto hitza etiketatua zuen film bat agertu zen Ekialdeko Alemaniako artxibo batean. Naziek 1942. urtean Varsovian filmaturiko lana zen. Zinta historialari askok erabili zuten ghetto juduetako benetako bizitzaren testigantza gisara.

Berrogei urte igaro ondoren, bigarren film bat aurkitu dute, film horretan aurrekoan jasotako irudiak errepikatzen direlarik. Errepikaturiko eszena horietan kamera-operadore bat ikusten da eszena bakoitza prestatzen. Hersonskik material hori berreskuratu du nazi propagandak gauzaturiko engainu zinematografikoa salatzeko asmoz.

Filma Yael Hersonskik zuzenduriko lehendabiziko dokumentala da eta hainbat sari jaso ditu, tartean, Muntaiarik Onenaren saria Sundance Film Festival jaialdian 2010. urtean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button