IKUS-ENTZUN

ZINEBIk zuen film laburrak behar ditu

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa, eta ZIFF-Opera prima Film Luzeen Nazioarteko Lehiaketa abiatuko ditu beste behin. ZINEBIren 64. edizioa Bilbon egingo da, azaroaren 11tik 18ra.

Sail Ofizialeko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketarako film laburrak 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izan behar dira, eta uztailaren 20a baino lehen bidali behar dira. Gehienez ere 30 minutuko iraupena duten film laburrak onartuko dira.
Honako hau aurkeztu behar da izena ematean: izena emateko formularioa eta ekoizleak film laburrari buruz gehitu nahi duen informazio egokia. Dokumentu guztiek euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez idatzita egon behar dute.
Horrelako lanek Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia (5.000 €), Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 €) eta  Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 €) jaso dezakete.

Jakingarri guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button