BERTSOTAN

Arabako gazteentzat bideo-kopla lehiaketa

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk bertako 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa jarri dute martxan. Bideo-koplak ederrak aurkezteko epea abenduaren 3an amaituko da.

Parte hartzaileak 14 urtetik beherako arabar gazteak izango dira, eta bakarka, binaka, zein sei lagunera arteko taldetxotan aurkeztu ahalko dira. Parte hartzeko talde bakoitzak nahi duen kopla doinuan sortuko du lana, gai honi buruz: Ikasturte Xelebrea. Ondoren bideo bat grabatu beharko du kopla kantatuz, eta azkenik, bideoa ALEAra bidali.
Abenduaren 3a izango da lanak jasotzeko azken eguna. Ondoren, lanei botoa emateko fasea hasiko da ALEAren webgunean. Ondoren bideo-kopla onena aukeratuko du epai-mahaiak. Sari ezberdinak izango dira lanen artean banatzeko.

Ekimen honen bidez bertsolaritza eta teknologia berriak uztartzeko aukera ederra izango dute gazteek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu