ESZENA

Azkoitiko Matadeixen IV. Antzerki Jardunaldiak

Azkoitiko Matadeixen, IV. Antzerki Jardunaldiak asteburu honetan hasi eta zenbait hilabetez luzatuko da programazioa.
Hala, Metrokoadroka konpainiaren Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlanaren jendaurreko entsegua izango da lehen proposamena. Antzezlan hau prestatzen jardun dira azken hilabeteetan, eta urte berriarekin batera jarri dute martxan. Egonaldia egin zuten urtarrilaren 22tik 27ra Poza sortzen amaitzeko, eta 26an, arratsaldean, ateak zabaltzeko saioa egin zuten. Egileak elementu ez eszenikoetatik abiatzen dira eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.

Hurrengo saioa, otsailaren 24an izango da, eta Ttak Teatroaren eskutik Ta oain ze? lana ikusi ahalko da. Martxoaren 10ean, bira luzean dagoen lan bat izango da: Publikoari gorroto.  Izenburu probokatzaile bezain iradokitzaile horrekin aurkeztu zen obra hori azaroaren 1ean Luhuson (Lapurdi). Ander Lipus, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu aktoreek taularatzen dute, eta Manex Fuchs-ek zuzendu du, Asier Mendigurenen testua oinarritzat hartuta. Horretaz gainera, Artedramaren magalean jaio den Huts Teatro taldearen lehendabiziko antzezlana da. Martxoaren 17an, Ispilua antzezlana ikusiko da Ion Martinez eta Saioa Royo aktoreen eskutik.

Apirilean, beste bi obra izango dira: 14an, Txori Mugariak eskainiko dute Xabier Erkiziak, Maialen Lujanbiok eta Stephan Garinek, eta 28an, berriz, Idazlea zeu zara izeneko obra taularatuko da Artedrama eta Dejabu Panpin Laborategiaren eskutik.

Maiatzaren 5ean, Legaleon-T antzerki taldeak Ella y él: ficciones lanaegingo du. Maiatzaren 19an, Pepinos Podridos-ek No estoy para nadie ekarriko du eta azkenik, ekainaren 9an azken emanaldiaren txanda helduko da: Kontuk eta komerik.

Saio guztiak 19:00etan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button