BERTSOTAN

Arabako Eskolarteko finala, larunbatean

Larunbatean, hilak 20, Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko XXVIII. finala jokatuko da Aramaioko Kultur Etxean, 19:30ean.
Aurtengo Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 28 urte bete ditu, eta bertan, 12 gaztetxo aritu dira kantuan bi kanporaketatan; Gasteizen izan dira biak.

Maiatzaren 4an Gasteizko gaztetxean finalerako txartela Hegoi Amabizkak, Iraide Onaindiak eta Maddi Agirrek eskuratu zuten. Maiatzaren 17an, Gasteizko Amaia zentroan burutu zen bigarren zitan Eukene De los Aires, Gari Arexolaleiba eta Sabin Abarrategi izan ziren onenak.

Hortaz, kantatuko duten bertsolariak hauek izango dira: Aramaioko Iraide Oinaindia, Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba eta Gasteizko Eukene de los Aires, Maddi Agirre eta Hegoi Amabizka. Bertatik sortuko dira ekainaren 3an jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko txapelketan arituko diren bi arabarrak (txapelduna eta txapeldunordea).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button