Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an hasi da Izarran jokaturiko saioarekin. Aurretik, eta Gasteizko Printzipal Antzokian egingo den finala heldu arte, martxoaren 16ra arte, makina bat saio gelditzen dira.
Guztira, hiru final laurden, bi finalerdi eta finala izango dira. Final laurdenak Izarra, Oion eta Laudion izango dira. Finalerdiak, berriz, Aramaion eta Dulantzin eta, azkenik, finala Gasteizko Printzipal Antzokian.
Diogun moduan, asteburu honetan izan da lehen norgehiagoka, Izarran jokatu baita lehen final laurdena. Bertan Peru Abarrategi izan da onena. Berarekin ere Paula Amilburu Izargarai (Aramaio), Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio), Eli Zaldua Barquin (Gasteiz), Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz) eta Aitor Ugarte Eriz (Aramaio) aritu dira.
Hurrengo saioa, otsailaren 4an izango da Oionen, bertako zinema aretoan, arratsaldeko 17:30ean.