
Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival Bilbora itzuliko da olatu onenekin, eta egun egiten den surf-zinema onenarekin. Aste honetan, 23tik 27ra, jaialdiak kirol, ingurumen, elkartasun eta inklusioz beteriko jardueren programazio ikusgarri bat osatu du. Gaur berton, 23an, Getxon, jaialdiaren inaugurazio ekitaldia egingo da, baino saio guztiak Bilboko Itsasmuseumen izango dira.
“Bi urte daramatzagu amaierarik ez duela dirudien pandemia baten olatu bat bestearen atzetik saihesten, eta dagoeneko badakigu nola atera garaile egoera honetatik: ezerk ezin baitu gelditu ikusteko, sentitzeko eta bizitzeko dugun gogoa. Eta zu ere irrikitan zaudela dakigunez, emozioz eta berritasunez betetako edizio bat dakarkizugu. Hasteko: surfaren eta irristatze-kirolen istorio paregabeak eta irudi ikusgarriak dituzten film labur eta dokumentalen sorta handi bat, gure sarien irabazle izateko lehiatuko direnak. Horrez gain, jarduera parte-hartzaile ugarik, surf-kirol eta -industriako pertsonalitateek, kultur erakusketek eta skate txapelketa batek osatzen dute atsedenik hartuko ez duen programazio bikain hau”.
Denetarik izango da egunotan, filmez gain erakusketak eta berbaldiak ere antolatu baitira. Diogun moduan, gaur, arratsaldean, 19:00etan, Muxikebarriko Ereaga aretoan, zortzi film proiektatuko dira, eta horietarik lau sail ofizialean lehiatuko dira: By Women, Diario de África, Arcadia eta Natxo González Reels.
Aurten, film batzuk eskuragarri izango dira Filmin plataformaren bidez, eta jarduera asko streaming bidez ere ikusiko dira.
Zer, noiz eta non jakiteko: Surf Film Festival