BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketaren azken final laurdena, Aramaion

Arabako Bertsolari Txapelketaren bigarren fasea larunbatean amaituko da Dulantzin eta Zigoitian egindako saioen ostean. Aramaioko Kultur Etxeko aretoan jokatuko da 3. final laurdena, eta sei bertsolarik parte hartuko dute saioan. Bertan jakingo da nola geratuko den hurrengo fasea, finalerdiak.

Aramaion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio), Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo), Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia), Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Sarria), Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo), eta Unai Anda Delika (Ametzaga). Gai emailea Aintzane Irazusta Arzallus izango da.

Bigarren fase honetako hiru saioetan hiru epaile ari dira jo eta su: Aitor Jimenez Tolosana, Fernando Sopelana Alonso eta Patxi Aizpurua Garaialde.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button