BERTSOTAN

"Araba bertsozale" proiektua Araba osoa bertsozaletzeko

Zenbait eskualdetan nabarmen hazi da azken 15 urteotan bertso saioen kopurua eta urtetan zehar egindako sustapen lanaren ondorioz herri batzuek jada bertsolaritza txertatuta dute eskaintza kulturalaren barruan. Baina honen hedapena handia izan bada ere, bertsolaritza ez da ondo ezagutzen.

Proiektu honen xede nagusia, Arabako bertsogintza bultzatu eta
bertsolaritzarentzako plaza eta zale berriak sortzea da.
Eta bertsozaleak, txapelketatik haratago bertsoez gozatzeko plazak behar ditu. Gainera, bertsolariek ekarpen handia egiten diote herrialdeko kultur bizitzari, kultur eredu bat bultzatzen duelako, kultura kolektiboa, sortzaile eta hartzailearen arteko hartu-eman estua, zuzenekoa eta berezia.
Honako hauek dira helburu zehatzak: Bertsolaritzarenganako interesa piztea, bertsolaritza ezagutarazi eta bertsozale berriak lortzea; bertsogintzaren eredu herrikoia bultzatzea eta herriko kultur bizitzan txertatzea.

Bi ardatz nagusi ditu Araba Bertsozale proiektuak: Bertsolaritzari buruzko ikastaro laburrak eta bertso-emanaldiak.
Egitasmo honek udan hasi zuen bere ibilbidea, herri txikietako jaien
testuinguruan eta udazkenean ikastaroekin segituko du.
Ikastaroak Ozaeta, Araia, Añana, Zigoitia, Errioxa, Aiaraldea eta
Mendialdean izango dira urritik abendura bitartean.
Asteburu honetan bertan egitasmo honekin loturiko bi saio izango
dira, Elosu eta Urizaharra herrietan.

Arabako Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu