ESZENA

Apirileko lehen egunetan ADEL topaketak

ArteDrama Euskal Laborategiak ADEL topaketak jarriko ditu bidean, apirilaren 1etik 6ra, betiko tokian, Aulestin. Ekimenak arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea izan nahi du da, eta bertan, aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleak biltzen dira.

Ander Lipus, Amaia Bono, Ainhoa Alberdi, Iñaki Ziarrusta, Amaia Lizarralde eta Kepa Errasti adituek antzerkigintzaren sorkuntzaz burutuko dituzten tarteez gain, antzerkia protagonista izango da, eta hainbat emanaldi burutuko dira egin horietan guztietan.

Hala, egunotan honako lanak ikusi ahalko dira: apirilaren 1ean, Postdatarik gabeko gutunak. Xake Produkzinoak. Aulestiko udal aretoan, gaueko 21:00etan.
Apirilaren 2an, Ixa bella piztia. Ainhoa Alberdi, eta Putaren bakarrizketea eroetxean. Aulestiko udal aretoan, gaueko 21:00etan.
Apirilaren 3an, Ihesi. Iduzkilore Antzerki Taldea. Aulestiko udal aretoan, gaueko 21:00etan.
Apirilaren 4an, Belarriprest. Amaia Bono. Aulestiko udal aretoan, gaueko 21:00etan.
Apirilaren 5ean, Gure xaharrak. Bonbon Beltz Antzerki Taldea. Aulestiko Frontoian, gaueko 22:00etan.
Apirilaren 6an, Marmarra. ATX Teatroa. Aulestiko Frontoian, gaueko 22:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button