ESZENA

Baxe Nafarroako kultur egitaraua iragarri dute

Scene de Pays Baxe Nafarroak ikasturte honetarako eskualde horretako kultur egitaraua iragarri du. Ekainera bitarte atondu duten programa horretan antzezlan ugari daude.

Hala, urriaren 20an, Etorkizuna Kontzeptuak Ravel Jauna obra taularatuko du Donapaleuko Airetik Gelan, 20:30ean. Azaroaren 16an, berriz, Rouge Elea taldeak Biutz lana aurkeztuko du Aiziritzeko Erabilera anitzeko gelan, 20:30ean. Abenduan bi ikuskizun izango dira: abenduaren 7an, Donibane Garaziko Le Vauban-en Artedrama konpainiak Gorrotoa Publikoari eskainiko du, eta abenduaren 8an, Atelier en folie taldeak Su-kaldian aurkeztuko du Izpurako F. Bentaberry Gelan. Biak ala biak 20:30ean hasiko dira.

Datorren urteari begira, beste zazpi antzezlan izango dira ekainera bitarte: urtarrilaren 18an Divergences konpainiaren Le Petit Chaperon Rouge Donibane Garaziko Le Vauban-en; toki berean, baina otsailaren 1ean, Tàbola Rassa-k L’avare taularatuko du. Otsailari dagokionez, 22an, Toi d ‘abord taldeak Tu viens lana antzeztuko du Donapaleuko Airetik Gelan.

Martxoan bi ikuskizun izango dira: 22an, Humani Théâtre konpainiaren L’attentat Donibane Garaziko Le Vaubanen, eta 29an, berriz, ZTK Produkzioak, P. Larralde, B. Hirigarai eta H. Leclerc-en Aitarik ez dut Baigorriko Plazan, Xoko Gelan.

Azkenik, apirilaren 6an, Señor StetS-ek Cuerdo aurkeztuko du Izpurako F. Bentaberry Gelan. Antzezlan guztiak 20:30ean hasiko dira. Ekainaren 9an, gainera, denboraldia ixteko animazio jaia izango da Donapaleun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button