IKUS-ENTZUN

Apirilean eta maiatzean Mendi Tour ekimenak Euskal Herria kurrituko du

Makina bat tokitan ikusiko dira joan den urteko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldian pantailaratu ziren filmik ederrenak. Mendi Tour ekimenari esker, apirilean eta maiatzean, Euskal Herriko hainbat txokotan mendizaletasunaz eta abenturaz gozatu ahalko du publikoak.

Dakizuenez, Iazko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko film onenek osatuko dituzte karteldegiak, eta, beraz, ikusgarritasuna eta kalitate goreneko zinema ziurtatuta daude, baita Mendi Toureko ohiko ikusleen artean sortzen den giro ona ere.

Atzo, Bilbon, Santutxuko Udaltegian izan zen zikloa, eta gaur Aguraingo Harresi Aretoan bilduko da publikoa. Bihar, Zaldibarrera joango da programa, eta etzi, Azkoitiara.
Apirilaren 11n, Amurrioko Antzokian egin da hitzordua, eta hilabetearen bukaeran, 24 eta 25ean,  Hondarribiko Itsas-Etxean pantailaratuko dira filmak.

Maiatzeko saioak Arrasaten, Azpeitian, Mallabian, eta Zarautzen antolatu dira.

Ez hutsik egin eta gozatu mendiko zinemaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button