BERTSOTAN

Asier Altuna bergararra errodatzen ari da Bertsolari filma

Pasa den urtean Bilboko erakustazokan, BECen, jokatu zen Euskal Herriko Txapelketako irudiak eta Andoni Egaña bertsolaria eta ahozkotasunean aditua den pertsona batekin egindako elkarrizketak bildu eta atondu dituzte Bertsolari pelikularako. Gainera, San Frantziskoko Euskal Etxean Andoni Egañak eskainitako bertso saioa ere jaso dute.

Diziplina artistiko inprobisatuari begiratua eskaini diote abian den lan honekin, ez Euskal Herrikoari bakarrik, baizik eta mundu guztikoari. Euskal Herria ez baita ahozko inprobisazioan aritzen den bakarra. Horrela, bertsoaren mundua ezagutzen ez dutenek unibertso horretara gerturatzeko aukera izango dute eta, bide batez, Euskal Herriko kulturan hain errotua dagoen tradizioa ezagutzekoa.

Orain arte lortu dituzten irudiak eta egin duten muntaia ikusgarriak dira. Hemen duzue lagin bat gozatzeko.

Euskal Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button