ESZENA

“Kalerki” hasiko da gaur Zarautzen

Gaur abiatuko dira Zarautzen Kalerki antzerki topaketak. Larunbata bitartean hainbat talderen ikusgarriekin aukera galanta egongo da kostaldeko herrian.

Alproja taldeak zabalduko du ekimena Lege Zaharren enparantzan, 18:00etan, Eta zoriontsu izan ziren izeneko obrarekin. Ordubete beranduago, Organik taldeak Carneros egingo du toki berean. Hortik irten barik, 19:30ean, Deabru Beltzak Drumbreak lana egingo du. Gauean, 21:00etan, Ameztu Produkzioak Anplag anatzetuko du Zigordia kalean.

Hurrengo egunean, uztailak 12, Kataluniako Xip-Xap Teatrek Rum-Rum Trasto-Karts izeneko obra eramango du Malekoiaraino. Pixka bat beranduago, Trapu Zaharrak taldeak Gezurtiak izenburuko lana antzeztuko du Lege Zaharren enparantzan.  Eta azkenik, Andaluziatik etorritako Vaiven Circo-k Do Not Disturb obra egingo du Zarautzeko Munoan.

Azken egunean, uztailak 13 Pez Limbo taldeak Lana izeneko obra taularatuko du Lege Zaharren enparantzan, 19:00etan. Nacho Vilar Producciones Typical lanarekin, 20:30ean, Zigordia kalean izango da.
Eta azkenik,  Kalerki antzerki topaketak itxiko dituen taldea Hortzmuga Teatro izango da Ni han izan nintzen eta … ez zuten nik ikusitakoa kontatu izen luzeko lanarekin, 23:00etan egingo du Munoan.

Informazio gehiago behar izanez gero, egin hemen klik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button