ARTEA

Marrazki eta Ilustrazioen Jaialdiaren IX. edizioa, Gasteizen

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean, abenduaren 20tik 22ra arte, Mazoka, Marrazki eta Ilustrazioen Jaialdiaren IX. edizioa egingo da.

Jaialdi grafiko hau, aurten ere, marrazkiaren, ilustrazioaren eta arte plastikoen balio berriak ezagutzeko tresna bat izango da, eta baita herritarrengana ilustrazio eta arte aplikatuen estilo ezberdinak eta askotarikoak hurbiltzekoa ere.
Egun horietan, ilustrazio arloko saridun nazionalak eta Finlandiako, Frantziako, Ingalaterrako, Mexikoko edo Argentinako marrazkilariak bilduko dira.
Izan ere, Mazoka ez da azoka hutsa, profesional sortzaileen eta ikusleen arteko topagune ere bada. Plaza estrategiko bat da, non sinergiak sortzen diren, non profesional ospetsuek eta sortzen ari diren balioek, tokikoek zein nazioartekoek, espazio bat partekatzen duten, bizikide diren eta elkarrekin batu egiten duten.

“Montehermoso identitate bisualarekin eta koloreekin apainduko da berriro aurten, urte guztiak dira desberdinak, IX. edizioaren kartelean inspiratuta. Kartela Yolanda Mosquera mazokalari ohi eta Ilustrazioaren Euskadi saridun arabarrak sortutakoa da. Azoka erakusketa bat da, egile esanguratsuen obrak edo produktuak erosteko aukera ematen duena, baina bizikidetza- eta topaketa-gune bat ere bada, non hainbat proiektu eta elkarlan sortzen diren”.
Komunitate edo anaitasun kontzeptu horretan oinarrituta abiatuko da aurtengo Mazoka.

Egun guztietako programazio zehatza: Mazoka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button